Udalak azalpenak eskatu dizkio Euskal Trenbide Sareari, geltokiko sarreran egindako lanak direla eta

Baleike 2020ko urt. 20a, 10:29
Argazkia: Gontxalo Torre.

Lanek ondare industrialean sor dezaketen kaltearekin kezka agertu du Udalak. Argitu du eremu horrekiko erabakiak eta baimenak ez dagozkiola Udalari. 

Udalaren izenean kezka adierazi dio Iñaki Ostolaza alkateak, Euskal Trenbide Sareari. Izan ere, Udala ez dago eraikinari eman zaion trataerarekin ados. Egoera "bere onera" itzultzeko, alternatiba bat eskatu du Udalak. Eraikitakoa erretiratzeko iradokizuna egiteaz gain, geltokian dauden beharrei erantzuteko elkarlana proposatu du Udalak.