San Sebastian jaiak ospatu dituzte Elorriagan

Baleike 2020ko urt. 19a, 21:21

Donostian eta Azpeitian bakarriz, Elorriaga auzoan ere ospatzen ari dira San Sebastian jaiak. Ostiralean hasi zituzten festak eta bihar amaituko dituzte. 

Eguerdi partean, mezaren ondoren, zaldi probak eta txakolin dastatzea izan dute Elorriagara hurbildu direnek. Jarraian, bertso saioa eskaini dute Jon Maiak, Amets Arzallusek eta Julio Sotok. Trikitixa doinuak ere ez dira falta izan egunean zehar Jaboga eta Maddalenenen eskutik.

San Sebastian Eguna da bihar, eta festa giroak jarraituko du Elorriagan. 11:00etan meza izango da, eta jarraian idi probak Olarrearen eta Soarteren animalien eskutik. Bitartean, sagardo dastatzea egingo da Larrazabal eta Azketa sagardoekin. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Urberu jatetxean, eta arratsalde partean txokolatada izango da. Egun osoan zehar Jagoba eta Maddalenen trikitixa doinuek hartuko dute auzoa. 

Argazkiak Javier Carballorenak dira.