Otsailean eta martxoan eskainiko dituen ikastaroen berri eman du Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak

Baleike 2020ko urt. 19a, 09:45

Musikarekin, dantzarekin eta antzerkiarekin lotutako ikastaroak izango dira datozen bi hilabeteetan. Hilaren 27ra arte eman daiteke izena.

Musika eta dantza ikastaroen berri eman du Txori Txiki Musika Eskolak. Otsailean eta martxoan, edozein adinetako pertsonei zuzendutako dantza, musika eta antzerkiaren diziplinetan prestakuntza praktikoa eskainiko dute. 

Dantza garaikidea, klasikoa eta plaza dantzen ikastaroak eskainiko dituzte. Antzerki ikastaroa ere izango da datozen bi hilabeteetan. Musikaren arloan, aldiz, gitarra eta txalaparta ikasteko aukera izango da, baita 2 eta 3 urteko haurrei zuzendutako musika tailerra ere. Ikastaro guztiak ikusteko, klikatu hemen. 

Ikastaroetan parte hartzeko Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolara jo beharko da, hilaren 20tik 27ra bitartean, 17:30etik 19:30ak arte. Informazio gehiago eskura daiteke 943-86 11 83 telefono zenbakian edo musikaeskola@zumaia.eus helbidera mezua bidalita.