Ahoztar Zelaietak bere azken liburua aurkeztu du Alondegian

Baleike 2020ko urt. 17a, 17:58

Atzo izan zen aurkezpena, Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta. Zelaietak Euskal Herriako narkotrafiko sareak, diru zuriketa, kargu politikoen eta ertzaintzaren konplizitatea eta beste alderdi ugari aztertu ditu 'El narco-oasis vasco' liburuan.

Ahoztar Zelaieta kazetari eta idazleak El narco-oasis vasco liburua aurkeztu zuen atzo Alondegian, Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta. Txalapartak argitaratu duen liburuan Pepe Reiren eta Egin, Ardi Beltza eta Kalegorrianen ikerketak hartu ditu oinarri Zelaietak, narkotrafikoarekin lotutako politiko eta polizien eguneraketa egiteko. 

Narkotrafiko sareen, diru zuriketen, kargu politikoen eta ertzaintzaren konplizitatearen berri ematen du idazleak azken liburu honetan, Euskal Herrian oasi moduko bat dagoela ondorioztatuz.