Astelehenean bilduko da Berdintasun Foroa

Baleike 2020ko urt. 17a, 16:27

Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, Martxoaren 8rako egitaraua. 

Hilak 20, astelehena, 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, Martxoaren 8rako egitaraua. Ahalik eta egitarau osatuena sortu nahi du Udaleko Berdintasun Sailak, eta eragileak koordinatzeko, hitzorduaren garrantzia nabarmendu dute. 
 
Horrez gain, Emakumeon* Etxea prooiektuaren berri ere eman eta bestelako gaiak ere landuko dituzte.