Terrazen ordenantza berriaren zirriborroari buruzko ekarpenak jasoko ditu Udalak

Baleike 2020ko urt. 16a, 18:30

Ostalariekin eta merkatariekin saio bana egingo dute otsailaren hasieran. Herritarrek ere izango dute ekarpenak egiteko aukera, Udalaren webgunean.

Zumaiako jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola okupatu arautzen duen ordenantza berria lantzen ari da Zumaiako Udala. Udal ordezkari eta teknikariek merkatari eta ostalariekin egindako saioetan jasotako ekarpenekin osatu dute zirriborroa. 

Otsaileko osoko bilkuran gaia landu aurretik, merkatari eta ostalariekin saio bana egingo dute. Otsailaren 4an, asteartea, izango da merkatarien txanda, 15:30ean udaletxean. Ostalariekin, aldiz, otsailaren 6an bilduko dira, ostegunean, 16:30ean leku berean. Udalak bileran izango direnei aurrez abisatzeko eskatu du, Turismo Bulegoan, 943-14 33 96 telefono zenbakira deituta edo turismoa@zumaia.eus helbidera idatzita.

Jakinarazi dutenez, herritarrek ere izango dute ekarpenak egiteko aukera. Horretarako, zumaia.eus webguneko Zeuk idatzi atalera jo beharko dute.