85 lagunek parte hartu dute Flysch Trailerako bigarren entrenamendu gidatuan

Baleike 2020ko urt. 14a, 08:42

Entrenamendu gidatu saioak antolatu dituzte maiatzaren 3an korrituko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketara begira. Pasa den igandean egin zuten bigarren saioa, eta 85 lagunek parte hartu zuten bertan.

Santa Barbara aldera jo zuten oraingo honetan mendi lasterketan parte hartzeko asmoa duten kirolari hauek. Berez, emakumeei zuzendutako saioak dira, baina gizonezkoek ere har dezakete parte. Hala, 58 emakume eta 27 gizonezko elkartu ziren Zumaiako itsas kiroldegi parean, abenduan egindako saioan baino sei lagun gehiagok. 

Hurrengo entrenamendu saioa otsailaren 2an egingo dute, eta Arantza buelta egingo dute parte hartzaileek.