300 euroko hiru erosketa bono zozkatu ditu Gertu elkarteak

Baleike 2020ko urt. 14a, 08:24

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak 300 euroko hiru erosketa bono zozkatu ditu Gaboneko kanpainaren barruan. Hiru txartel hauen jabeek jaso dituzte jada beraien sariak.

Aitziber Mancisidor, Satur Aizpurua eta Alazne Gomez izan dira zortedunak, Bai Bidea tabernan, Sorginak oinetako dendan eta Ibarguren harategian egindako erosketak direla medio. 

Gabonetako jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duen garrantziaren jakitun antolatu du Gertuk zozketa hau. "Horren bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Zumaiako kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi ditugu".