Baleikek 1,3 milioi bisita izan ditu 2019an

Baleike 2020ko urt. 13a, 16:17

2018an baino 177.377 bisita gehiago izan ditu Baleikeren webguneak 2019an. Webgunea martxan jarri zenetik izandako kopuru onenak dira hauek.

Baleike.eus atariak 1.300.227 bisita izan ditu 2019an. 2018arekin alderatuta % 16,45 igo da webguneak izandako bisita kopurua; iaz 1.102.850 bisita izan zituen. Guztira, 2.972.931 orri zabaldu dituzte irakurleek, iazko kopuruekin alderatuta milioi erdi orri gehiago (546.776 orri). 2004an webgunea martxan jarri zenetik inoizko emaitza onena lortu du baleike.eus-ek.

Trafiko handiena mugikorretatik dator gure webgunera. Aplikaziotik datozenak kontatu gabe, bisiten %73,49 sakelekotik etorri dira, iaz baino %25 gehiago, %4,63an jaitsi da mahai gaineko ordenagailuetatik etorritako bisitak, eta gora, aldiz, tabletetatik sartutakoak (%1,51). Erabiltzaile kopuruak %3,38an egin du gora, eta erabiltzaile berrienak %3,23an.

Hau denagatik Baleike osatzen dugun guztiok eskerrak eman nahi dizkizuegu egunero gure webgunera sartzen zareten guztioi. Emaitza hauek lanean jarraitzeko oraindik ere gogo gehiago ematen digute. Eskerrik asko gugan jarritako konfiantzagatik.

Hamar albiste irakurrienak

1. Gizonezko baten gorpua agertu da Itzurunen

2. ARGAZKIAK: Gala Gaueko argazki txokoa

3. 13.500 kalamu landare atzeman ditu Ertzaintzak Oikian eta Itziarren

4. Gizonezko bat hil da Talaipe parean ibaira erorita

5. BIDEOA: Hamar mila marihuana landare Oikiako pabiloi batean

6. Zumaiako EH Bilduk hautagaien zerrenda aurkeztu du

7. Flysch trail 2019ko argazkiak

8. BIDEOA: Kobazulo eder bat parrokiaren azpian

9. Suhiltzaileek kontrolpean dute Agerre Berriko sutea

10. Bi emakume erasotu dituzte bart gauean