Sarak eta Isabelek irabazi dute Indamendi MBren otarra

Baleike 2020ko urt. 12a, 15:56
Indamendiren zozketa irabazi duten herritarrak, pozarren otarrarekin (Argazkia: Indamendi)

Erdibana erositako txartelei esker, 800 euroko balioa duen otarra jaso dute, baita 1.000 euro ere dirutan, herriko mendi elkartearen eskutik.

Indamendi Mendi Bazkunak banatu du bere zozketako saria. Sarak eta Isabelek erdibana erositako txarteletako bat izan da zozketa bidez atera den zenbakia, eta trukean, 800 euroko balioa duen otarra jaso dute, eta horrez gain, dirutan 1.000 euro. Pozarren agertu dira argazkian.

Zumaiako mendi elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie txartelen salmentan parte hartu duten guztiei, baita zozketan parte hartu dutenei ere: "Mila esker bihotz-bihotzez elkartearen izenean. Zuen laguntzarekin lanean jarraituko dugu zumaiarrei mendi zerbitzuak eskainiz".