Astelehenetik aurrera eska daiteke festetan salmenta postua jartzeko baimena

Baleike 2020ko urt. 12a, 09:00

San Telmo eta San Pedro jaietan kalean salmenta postuak jarri nahi dituenak egin beharko du eskaera otsailaren 6a baino lehen. Postu horiek Gernika parkean jartzen dira.

Zumaiako Udalak astelehenean irekiko du epea herriko festetan kalean salmenta postuak jarri nahi dituzten eragile eta enpresek eskaera egin dezaten. Santelmoetan eta sanpedroetan Gernika parkean jartzen dira postuak, eta horretarako hainbat baldintza bete behar dira. Baldintza horiek argitaratu ditu udalak, eta hemen daude ikusgai

Eskaera orria, berriz, hemendik jaitsi daiteke.

Udalak jakinarazi duenez, eskatzaile bakoitzak postu bakarra jarri ahalko du, eta gehienez hamabost postu egongo dira. Ohi bezala, eskaera orria bete eta udaletxean aurkeztu beharko da, eta horretarako epea otsailaren 6an amaituko da.

Erabakia zozketa bidez

Otsailaren 7an egingo du zozketa Zumaiako Udalak, eta horrela erabakiko da zeinek jarriko dituzten postuak festetan. Baimendutakoen zerrenda otsailaren 10ean argitaratuko du udalak, eta ondoren, baimendutako eskatzaile horiek otsailaren 26ra arteko epea izango dute (egun hori barne) baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko. Ordainagiria ere orduan aurkeztu beharko dute.

 

 

 

 

 

 

Erlazionatuak