II. Topaketa antolatu du Emakumeon* Etxeak bazkideentzat

Baleike 2020ko urt. 11a, 15:00
Topaketan 2019ko memoria aurkeztuko dute, baita balorazioa egin ere

Urtarrilaren 18an, larunbata, elkartuko dira Oxford aretoan. Gai zehatzak landuko dituzte, baina bazkideek ere aukera izango dute hitza hartu eta gai berriak mahai gainean jartzeko.

Emakumeon* Etxeak II. Topaketa egingo du bazkideekin urtarrilaren 18an, larunbatarekin. Goizez bilduko dira, 10:30ean, Oxford aretoan, eta gai zehatzak landuko dituzte bertan. Batetik, 2019ko memoria aurkeztuko dute, eta horren barruan, iazko urtearen balorazioa izango dute hizpide. Bestetik, urte honetarako aurreikuspenez eta proposamenez ariko dira.

Dena den, antolatzaileek azaldu dute bazkideek hitza hartu eta gai berriak mahai gainean jartzeko aukera izango dutela topaketa horretan.