Zumaiako zortzi batel gaur Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldian

Baleike 2020ko urt. 11a, 11:51
Iazko denboraldiko irudi bat

Donostian, Martutenen hasiko da 2020ko Gipuzkoako Batel Liga, 15:30ean. Telmo Deuneko bederatzi batel ariko dira lehian bertan.

Gaur, larunbata, ekingo diote 2020ko Gipuzkoako Batel Ligari. Donostian, Martutenen, hasiko da lehia 15:30ean, eta bertan izango dira zumaiarrak. Zortzi batel uretaratuko ditu Telmo Deunek, hiru neskek osatutakoak eta gainerako seirak mutilenak.

Ondorengo kategorietan lehiatuko dira zumairrak:

  • Haur neskak (talde bat)
  • Infantil mutilak (talde bat)
  • Promesa neskak (A eta B taldeak)
  • Kadete mutilak (A, B eta D taldeak)
  • Absolutuetan, jubenil mutilak (talde bat)

Hemen ikus daiteke estropada eremua: