Zozkatu ditugu 'Mari Errauskin' antzezlanerako sarrerak

Antzezlanaren bi saio izango dira etzi, igandea, Aita Marin. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu bakoitzerako. 

12:00etako saioan Ainara Mujika Reyesek eta Antonio Agirre Irigoienek bi sarrera izango dituzte leihatilan; 16:30ekoan, Jon Tolosa Morenok eta Itziar Unanue Garatek. Zorionak!

Laster emango dugu zozketa gehiagoren berri. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea.