Burgo de Osmara eta Irlandara joango dira jubilatuak datozen hilabeteotan

Baleike 2020ko urt. 10a, 08:51

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bi bidaia antolatu ditu bere bazkideentzat: otsailean Soria aldera joango dira, eta maiatzean Irlandara. 

Otsailaren 8tik 9ra Soriara joango dira, Burgo de Osma herrira, hain zuzen ere. Maiatzaren amaieran, berriz, hilaren 23tik 29ra, Irlanda bisitatzeko aukera izango dute Beheko Plazako bazkideak.

Bidaia hauetan parte hartu nahi dutenek astelehen honetan izango dute izena emateko aukera, elkarteak Hogarrean duen bulegoan (11:00etatik 12:00etara). Bidaia hauek buruzko xehetasunak Hogarrek iragarki-taulan aurki daitezke.