Elkarretaratzea deitu du Zumaiako LABek biharko, azken egunotan hil diren sei langileen heriotzak salatzeko

Baleike 2020ko urt. 9a, 18:00

Urtea hasi denetik, sei dira Euskal Herrian hil diren langileak. Lan istripu horiek salatzeko, protesta deitu du Zumaiako LABek. 

Urteko lehendabiziko egunetan sei langile hil dira Euskal Herrian, horietako bi atzo. 

Langile horien heriotzak salatzeko, elkarretaratzea deitu du Zumaiako LABek biharko. Magnolioan egingo dute protesta, 20:00etan, Euskal Herrian aldaketa ezkerretik lelo hartuta.