Abisu horia ezarri dute kostaldean olatu handiengatik

Baleike 2020ko urt. 8a, 18:13

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du biharko eta etzirako kostaldeko herrietan. Nabigaziorako arriskuagatik zein olatuek kostaldean eragin ditzaketen kalteengatik ohartarazi dute. 

Bihar 21:00etatik aurrera 3,5 eta 4 metroko olatuak espero dira. Etzi, lehen ordutik 18:00ak arte mantenduko dute abisua. Testuinguru horretan 4 eta 4,5 metro arteko olatuak espero dira goizean. 03:00etatik aurrera 4,32 metroko olatuak izatea aurreikusten du Jaurlaritzak.