Udalak esker ona adierazi die Gabonetako ekitaldiak antolatzen aritu diren herritarrei

Baleike 2020ko urt. 8a, 15:17
Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea.

Ekintza guztien antolaketan ezinbestekoa izan da, Udalaren ustez, herritarren parte hartzea. Hori dela eta, eskerrak eman nahi izan dizkie eragile, herritar eta elkarteei. 

Gabon koruaren emanaldia, Gabon abesti lehiaketa, bertso saioak, Olentzeroren eta Gomezagoren etorrera, San Silvestre, Errege Magoen desfilea... asko izan dira Gabonen harira herrian antolatutako ekitaldiak. 
 
Horiek antolatzen aritu diren herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie Udalak: "Ekintza guzti horien antolaketan ezinbestekoa izan da herritarren parte hartzea, eta Udalak bere esker ona adierazi nahi die parte hartu duten guztiei".