Emakumeon* Etxeak irteera antolatu du Lilatoira

Baleike 2020ko urt. 8a, 11:51

Hilaren 17ra arte eman ahal izango da izena, Emakumeon* Etxeak Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko bigarren solairuan duen lokalean. 

Martxoaren 1ean korrituko da Lilatoia, Donostian. Zumaiako Emakumeon* Etxeak helburu bat jarri du: Lilatoiko hiru talderik handienetako bat izatea, eta ahalaik eta emakume zumaiar gehien elkartzea Etxearen izenean parte hartzeko. Hiru talde jendetsuenek saria izango dute.

Hilaren 17ra bitartean eman ahal izango da izena Emakumeon* Etxeak Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko lehenengo solairuan duen lokalean. Astearte, asteazken eta ostegunetan hartuko dira izenak, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia, posta elektronikoko helbidea, telefono zenbakia, helbidea eta kamisetaren taila (S, M, L, XL, XXL) eskatuko dira.
 
Hamabi euroren truke dortsala, kamiseta eta pultsera solidarioa eskuratuko dira (aurten Gautena autismoa duten pertsonen aldeko elkartearentzat izango da pultserekin lortutako dirua). Eta bost euro gehiagogatik, autobuseko joan-etorria egin ahalko da. 
 
Elkartea arduratuko da dortsalak, kamisetak eta gainerako materiala jaso eta lasterketaren egunean banatzeaz.