2020/02/27 22:00etan

Zinema

O que arde

O que arde
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Oliver Laxe. Aktoreak: Amador Arias, Benedictina Sanchez. Iraupena: 89 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Galizia, Frantzia, Luxenburgo. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'O que arde'.

Amador kartzelatik atera da, baina ez dauka inor zain etxera laguntzeko. Sute bat piztu zuelako sartu zuten espetxean. Etxera itzuliko da, Lugoko mendietako herrixka batera, Benedicta amarekin, Luna txakurrarekin eta hiru behirekin. Bizimodu lasaia edukiko dute, naturaren erritmoan. Baina dena aldatuko da inguruan sute bat pizten denean.