Gaur zabaldu dute matrikulazioa Zumaiako haurreskoletan

Baleike 2020ko urt. 7a, 09:26

Gaur zabaldu dute matrikulazioa Zumaiako bi haurreskoletan, Arrangoletan eta Eskola txikian, hain zuzen ere. 

2018 eta 2019. urteetan jaiotako haurrak joan ahal izango dira haurreskoletara, eta martxoan, apirilean edo ekainean hasteko aukera izango dute. 

Gurasoek haurreskolak ezagutzeko aukera izango dute aldez aurretik. Horretarako telefono zenbaki hauetara dei egin dezakete: 943-86 22 92 (Arrangoleta) edo 943-86 53 45 (Eskola txikia). Izen emate epea urtarrilaren 13ra arte egongo da zabalik.