'Joker' eta 'Parasitos' pelikulak emango ditu Ostarrenak neguko hiruhilekoan

Baleike 2020ko urt. 5a, 10:39

Urtarriletik martxora bitartean emango dituen sei pelikulen berri eman du Ostarrenak zine klubak. Sei lan horien artean Joker film estatubatuarra eta Parasitos hegokorearra daude. 

Ken Loach zuzendari britainiarrarekin hasiko da hiruhileko honetako zine forum eskaintza. Aurrez aipatutako bi lanez gain, El hoyo, O que arde eta #Placer femenino pelikulak ere eskainiko ditu.

Urtarrilak 16: Sorry we missed you (Ken Loach, 2019)

Urtarrilak 30: El hoyo (Galder Gaztelu-Urrutia, 2019)

Otsailak 13: Parasitos (Bong Joon-hoo, 2019)

Otsailak 27: O que arde (Oliver Laxe, 2019)

Martxoak 12: #Placer femenino (Barbara Miller, 2018)

Martxoak 26: Joker (Todd Phillips, 2019)