Txiribueltak 2020ko bazkidetza kanpaina abiatu du

Baleike 2020ko urt. 3a, 14:00
Iazko urtarrilean antolatutako tailer irekiaren irudia.

0 eta 6 urte bitarteko familia guztientzako tailer irekia ere egingo dute bihar, Torreberrin. 

Txiribuelta Elkarteak 2020 urterako bazkidetza kanpaina jarri du martxan. Hilaren 17ra arte egin ahal izango da bazkide, eta horretarako bi bide nagusi izango dira. Alde batetik, inprimaki fisikoak daude Alondegian, turismo bulegoan eta Tipitaki kafetegian. Txiribueltatik jakinarazi dutenez, "behin inprimakian datuak beteta bertan utzi daiteke diru sarreraren ziurtagiriarekin batera". Beste aldetik, txiribueltabazkidetza@gmail.com helbidera mezu bat bidali daiteke familiako kideen datuak jarriz (izen-abizenak eta jaiotze-data), harremanetarako beharrezko datuak (helbidea, telefono-zenbakia eta e-posta) eta kuota ordaindu izanaren agiria. Hemen duzue online inprimakia. Bazkidetzaren zenbatekoa familia bakoitzeko urteko 30 eurokoa izango, eta honako hau da Laboral Kutxako kontu korrontearen zenbakia: ES0330350037410370048305.

Urtero antolatzen den tailer irekia bihar izango da, larunbata, Torreberrin. 0 eta 6 urte bitarteko familia guztiei zuzendu diete parte hartzeko deialdia. 

Batzar orokorra

2020ko bazkidetza kanpaina martxan jartzeaz gain, urteko batzar orokorraren berri eman du Txiribueltak. Hala, bazkide guztientzat zuzendutako batzarra egingo da urtarrilaren 24an, ostiralean, Oxforden, 18:00etan hasita.