Kimikarekin gozatzeko aukera izan dute gaur haurrek

Baleike 2020ko urt. 2a, 17:07

Kimera elkarteak Udalarekin batera antolatutako zientzia tailerrak egin dira gaur goizean Alondegiko Oxford aretoan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako esperientzia hauek haurrak kimikako mundura hurbiltzea dute helburu. 

Elementu kimikoak elkartuta sortzen dituzten efektuak ezagutu ahal izan dituzte, besteak beste, tailerrean parte hartu duten haurrek. Beti ere, era ludiko batean. 

Zientzia tailer hauen bigarren eguna izango da bihar. Gaurkorako bezala, biharko ere lekuak beteta daude. 

Argazkiak: Alondegia kultur etxea.