2020/01/17 22:00etan

Antzerkia

Roman eta Julieta

Roman eta Julieta
Aita Mari aretoa, Zumaia

Roman emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Romanek ez duen sekula onartu seme-alabak ez diren inork zaintzea.

Sarrera 9,5 euroan izango da salgai turismo bulegoan, 6 euroan gazte txartelarekin.