Banakako bigarren txapela irabazi du Imanol Lopezek

Baleike 2019ko abe. 28a, 15:47

Asko kostata eta izerdi asko botata. Hala irabazi du Imanol Lopezek banakako zesta punta txapelketako finala. Hiru set behar izan ditu Aimar Aldazabal Berriatuako pilotariari irabazteko. 

Berriatuan jokatu da aurten Banakako zesta punta txapelketa, eta herriko semeak, Aimar Aldazabalek Imanol Lopez zumaiarra izan du aurkari atzo gauean jokatutako finalean. Azken hau zen txapela janzteko faboritoa, baina, zaletuen bultzadarekin, gauzak zail jarri dizkio Aldazabalek. 

Finala berdindua izan da. Aimarrek irabazi du lehen seta 11-12 emaitzarekin. Bigarren seta ere gogorra izan da, eta Lopez 12-10 emaitzarekin gailendu da. Azken set labur batean erabaki du txapelketa. Hiruna berdinduta egon dira, baina azken bi tantuak Lopezek irabazi ditu (5-3). Berak jantzi du banakako irabazlearen txapela, bere ibilbidean lortzen duen bigarrena.