Isurketa izan da Arroaerreka ibaian

Baleike 2019ko abe. 28a, 12:15

Isurketa bat izan da gaur Arroarreka ibaian (orain gutxira arte Narrondo ibaia). Ibaiko urak hori kolorez margotuta jaitsi dira puntu batetik aurrera.

Salaketa aurkeztu dute eta URA agentziako teknikariak Zumaian dira dagoeneko. Ur laginak hartzen dabiltza Arroaerrekako puntu desberdinetan isurketaren jatorria ezagutzeko.