Zabaldu dute Gabonetako haur parkea

Baleike 2019ko abe. 27a, 12:39

Gabonetako haur parkea jarri dute aurten ere Lubaki kiroldegian. Gaur goizean zabaldu dute, eta haurrek bihar arratsaldera arte izango dute bertan jolasteko aukera. 

Puzgarriak daude, eta baita mahai jokoak eta bideojokoak ere. Haur parkea gaur eta bihar izango da zabalik, kiroldegian. Goizez 11:00etatik 13:30era arte izango da zabalik, eta arratsaldez 16:00etatik 19:30era. Haurrek sarrera doan izango dute; helduek euro bat ordainduko dute saioko.