Oscar Diezek irabazi du Gabonetako xake txapelketa

Baleike 2019ko abe. 27a, 09:05

Oscar Diezek irabazi du atzo jokatutako Gabonetako xake txapelketa. 30 jokalarik hartu dute parte helduen kategoriako txapelketan, eta Bidasoa klubeko kidea izan da onena.

Xakeko taulek hartu zuten atzo Alondegiko Oxford aretoan, Kbi xake klubak antolatutako Gabonetako txapelketan. Arratsaldeko lehen orduetan hasi ziren partidak, eta gauera arte jarraitu zuten. 

Haurren mailako partidekin hasi zen txapelketa. 72 jokalari izan zituen haurren kategoriako txapelketak. Zumaiakoak asko, baina baita Bidasoa klubekoak, Azkoitikoak, Usurbilgoak edo Orioko jokalariak ere. Maila honetan onena Bidasoako Ibon Muñoz izan zen, Kbi klubeko Oier Sarasketa bigarren eta Bidasoako Aimara Arretxe hirugarren. 

Behin haur eta gaztetxoen txapelketa amaituta, helduen txanda izan zen. Esan bezala, 30 jokalari izan zituen txapelketak kategoria honetan. Bidasoa klubeko Oscar Diez izan zen onena sei partida jokatu ondoren. Bigarren Armando Fernandez sevillarra izan zen, eta hirugarrena Xixongo Sergio Arias. Zumaiar onena Oier Sarasketa haurra izan zen.