Gabon Gau arratsak eman duena, argazkitan

Baleike 2019ko abe. 25a, 10:09

Ohiturek eta usadioak garrantzia berezia duten garaia da Gabonetako hau, eta Zumaiako historian sustraiak errotuta dituzten ekitaldiak egin ziren atzo, Gabon Gaueko arratsaldean. 

Ekitaldi batzuek sustraiak luzeak dituzte, Gabon Koruaren kantu kalejirak edo Erkibek antolatutako Gabonetako abesti lehiaketak, esaterako; besteak, Olentzeroren jaitsierak, adibidez, sustrai gazteagoak dituzte. Baina denak ere herriko gizartean errotu dira.