[INKESTA] Kalean Gabonetako musika jartzea gustatzen al zaizu?

Baleike 2019ko abe. 24a, 11:09

Abenduaren hasieran piztu zituzten Gabonetako argiak Zumaiako kaleetan. Pasa den asteburutik garai honekin lotutako musika ere entzuten da kaleetan. Herritar batzuk musika jartzearen alde daude, eta beste batzuk aurka. Zuk zer pentsatzen duzu?

Baleikeko erabiltzaileen iritzia jakin nahi dugu, eta horretarako inkesta hau jarri dugu martxan. Bozgorailuetatik Gabonetako abestiak entzutearen alde al zaude? Edo kontra. Eman iritzia hemen.