Presoak kaleratzearen aldeko aldarria Indamendiko tontorrera heldu da

Baleike 2019ko abe. 24a, 10:54

Urteroko legez, euskal preso eta iheslarien aldeko ekimen desberdinak jarri dituzte martxan Gabonekin batera. Hala, gaur goizean Indamendiko tontorrera eraman dute presoak kaleratzearen aldarria. 

Ekitaldi gehiago ere egingo dira datozen egunotan. Abenduaren 27an, hileko azken ostiralean, elkarretaratzea egingo da Erribera kalean, magnolio aurrean, 20:00etan hasita. Abenduaren 31n, berriz, manifestazioa egingo dute, 18:30ean Beheko plazatik abiatuta. 

Amaitzeko, urtarrilaren 4an presoen eta iheslarien aldeko eskubaloi txapelketa jokatuko dute Egian, Donostian.