Gerturen Gabonetako otarrek badituzte saridunak

Baleike 2019ko abe. 24a, 09:36

Zumaiako saltokiek Gabonekin lotutako kanpaina jarri dute abian. Horren barruan sei otar zozkatu dituzte, eta pasa den ostiralean atera zituzten saridunen izenak.

Sei lagun hauek jaso dituzte otarrak: Jone Peña, Ana Eizagirre, Iñaki Azkue, Mª Amparo Perez, Eva Garcia eta Amaia Zendoia.

Sari gehiago ere emango dituzte dendariek egun hauetan. Hala, urtarrilean, Errege egunaren odnoren, 300 euroko hiru erosketa bono zozkatuko dituzte. Erosketak egiten dituzten bezeroek txartelak bete beharko dituzte zozketan parte hartu nahi badute, behintzat. 

Gabonekin lotutako bideoa ere prestatu du Gertuk. Erosketak herriko saltokietan egitera animatu nahi dute ikus entzunezko horrekin.