Seaskako egutegiak salgai daude Zumaian

Baleike 2019ko abe. 22a, 09:10

Ohikoa den bezala, Seaskak, Iparraldeko ikastolen elkarteak, salgai jarri ditu bere ohiko egutegiak. Egutegia ezezik euskal izendegia ere bada, bertan egunez egun euskal izenak zein bakoitzari buruzko azalpen txikiak azaltzen baitira.

Zumaian Herri eskolan eta Ilargi Tabernan daude salgai, 4 euroko salneurrian. Biltzen den dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiliko da.