'Legado en los huesos' pelikula emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko abe. 21a, 11:48

Legado en los huesos thrillerra emango dute asteburu honetan Aita Mari zinean. Gaur 19:30ean eta 22:15ean izango dira saioak, eta bihar eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Zuzendaria: Fernando Gonzalez Molina. Aktoreak: Marta Etura, Leonardo Sbaraglia, Elvira Minguez, Imanol Arias, Pedro Casablanc. Iraupena: 119 minutu. Generoa: Thriller. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2019.

Baztanen girotuta dago Dolores Redondoren trilogia arrakastatsua, eta bigarren film horren zati handi bat Euskal Herrian filmatu dute. Amaia Salazar inspektoreak beste kasu bat izanen du aurretik: kartzelan zenbait presok bere buruaz beste egin dute, eta paretan idatzitako Tartalo hitza da pista bakarra.