'Eurocopa honi ez!' dinamika aurkeztuko dute bihar gaztetxean

Baleike 2019ko abe. 19a, 17:15

Eurokoparen lau partida Bilboko San Mames futbol zelaian jokatuko dira 2020ko udan. Hiritar guztiek ez dute begi onez jaso albistea, eta gaitzespena adierazteko, 'Eurocopa honi ez!' dinamika abiatu dute. Bihar aurkeztuko dute Zumaian. 

Eurokoparen XVI. edizioari ekingo dio UEFAk 2020ko ekaina eta uztaila artean. Txapelketako lau partida Bilboko San Mames futbol zelaian jokatuko dira. Albiste hori ez dute begi onez ikusi hiritar guztiek, eta Eurokopa Bilbora eramateak sorrarazi dien gaitzespena adierazteko, Eurocopa honi ez! plataforma jarri dute martxan. 

Zumaian ere aurkeztuko dute dinamika, bihar, ostirala, 19:30ean Torreberri gaztetxean.