Anton Eguigurenek erakusketa zabalduko du gaur, Oxforden

Baleike 2019ko abe. 13a, 12:00

Margolari zumaiarrak gaur zabalduko du erakusteta, Alondegiko Oxford aretoan. Zabaltze ekitaldia 19:00etan izango fas. 

Mihise gaineko akriliko sorta zabalak osatzen du Oxforden egongo den erakusketa. Hainbat tamainatako lanak egongo dira aretoan, gehienak formatu txikikoak. Erretratuak dira gehientsuenak, eta bodegoiak eta paisaiak ere badaude, azken horiek formatu handikoak.

Pieza infografiko bat ere badago erakusketan, 1953-1954 urte bitartean Zumaiako haurrek izandako lehen jaunartzearen argazki zahar batetik abiatuta.

Abenduaren 13tik 29ra bitartean egongo da erakusketa Alondegiko Oxford aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.