Green Valley taldeak etzi Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2019ko abe. 12a, 16:28

'Bajo la piel' diskoa aurkezten ari da azken hilabeteotan arabarrez eta kataluniarrez osatutako taldea.

Reggae eta dancehall doinuak uztartzen dituen Green Valley taldeak kontzertua emango du etzi, larunbata, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bajo la piel bira aurkezten ari da azken hilabeteotan arabarrez eta kataluniarrez osatutako taldea, eta 21:00etatik aurrera eskainiko dituzte aurten plazaratutako diskoaren abestiak Azpeitin. 

Baleikeko bazkideek bi sarrera bikoitz eskuratzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko, klikatu hemen. Bihar emango dugu saridunen berri.