Hiru kirol proba jokatuko dira Zumaian Gabonen bueltan

Baleike 2019ko abe. 12a, 12:24
Iazko San Silvestre lasterketako irudi bat. (Argazkia: Baleike.eus)

Areto futbol txapelketa, xake txapelketa eta X. San Silvestre lasterketa jokatuko dira abenduan Zumaian. Hiru probetan izena eman daiteke dagoeneko, doan.

Hiru kirol proba herrikoi jokatuko dira Zumaian eguberrien bueltan, guztiak ere doakoak. Hona hemen hiru proben inguruko informazioa:

Areto futbol txapelketa
Abenduaren 24ean, asteartean, jokatuko da sariketa Lubaki Kiroldegian. 9:15ean hasi, eta goiz osoan zehar jokatuko dira partidak. Abenduaren 20a baino lehen eman beharko dute izena parte hartu nahi duten taldeek, eta izen-ematea doakoa da.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:

  • Doakoa da izen-ematea

  • Taldeka parte hartuko da

  • 16 urtetik gorakoentzako txapelketa da

  • Izen-ematen duen talde bakoitzak epaile bat proposatu beharko du

Izen-emate prozedurari dagokionez:

  • Epea: abenduaren 20a, 18:00ak arte

  • Lekua: Kirol Patronatuan (Lubaki kiroldegian)

  • Datuak: izen-emate orria beteta entregatu beharko da

Araudia izen-emate orriarekin batera emango zaie taldeekideei eta antolaketa-bilera abenduaren 20an izango da, 19:00etan Lubaki kiroldegian.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi kirolak@lubaki.eus helbidera.

 

Xake txapelketa
Abenduaren 26an, ostegunean, Gabonetako Xake Txapelketa jokatuko da Alondegian, 16:00etatik aurrera.

Izen-ematea doakoa da eta bi kategoria desberdinetan jokatuko dira partidak:

  • 14 urte baino gutxiagoko parte hartzaileak (16:00etan)

  • Helduak (18:15ean)

Izen-emate prozedurari dagokionez:

 

Zumaiako X. San Silvestre txapelketa
Abenduaren 31n, asteartean, izango da lasterketa. Eusebio Gurrutxaga Plazatik abiatuko da proba, 12:00etan. Doakoa da izen ematea.

Kirol proba honetan ez da sailkapenik egongo, eta parte hartzaile guztien artean kirol materialarekin osatutako sortak zozketatuko dira.

Proba lautan banatzen da, adina eta probaren luzeraren arabera:
  • Haurrak (LH1-LH2): 250 metroko lasterketa (heldu batekin batera egin beharko dute proba
  • Haurrak (LH3-LH4): 250 metroko lasterketa (binaka egingo dute lasterketa)
  • Haurrak eta nerabeak (LH5-DBH2): 1.100 metroko lasterketa (banaka, korrika edo patinetan)
  • 14 urtetik aurrerako gazte eta helduak: 5.000 metro (banaka, korrika edo patinetan)

Izen-emate prozedurari dagokionez:

  • Epea: abenduaren 30a, asteartea (egunean bertan ezin izango da izena eman)

  • Lekua: Kirol Patronatuan (Lubaki kiroldegian)

  • Datuak: izen-emate orria beteta entregatu beharko da

Araudia eta dorsala izen-emate orriarekin batera emango zaie parte hartzaileei.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi kirolak@lubaki.eus helbidera.