Banakako zesta punta txapelketan parte hartuko du Lopezek, Berriatuan

Baleike 2019ko abe. 12a, 10:45

Banakako zesta punta txapelketa jokatuko dute ostiraletik hilaren 27ra bitartean Berriatuan. Jokalari profesionalak arituko dira jokoan eta bertan izango da Imanol Lopez puntista zumaiarra. Txapelketako finalerdietan sartuko da Lopez lehian.

Bihar, 21:00etan, hasita, final zortzireneko partidak jokatuko dituzte Mendibarren pilotalekuan. Jaialdi honetan, Hormaetxea Antxonen aurka arituko da, eta Etxeto Arberen.

Larunbatean, hilaren 14ean, ordu berean, final laurdenak jokatuko dituzte. Aimarrek Hormaetxea edo Antxon izango du aurkari, eta Ladutxek Etxeto edo Arbe.

Abenduaren 21an jokatuko dira finalaurrekoak. Olhak hilaren 14ko lehen partidako irabazlea izango du aurkari, eta Lopezek bigarren partidako irabazlea. Finala abenduaren 27an jokatuko dute. 

Txapelketan ez du parte hartuko Iñaki Osa Goikoetxeak. Banakako txapelketan aritu den edizio guztiak irabazi ditu, bat izan ezik. Bere ibilbide luzean zumaiarra nagusi izan da banakako txapelketetan, hamabi irabazi ditu guztira, baina orain bikotetako jokatutako txapelketetan zentratuko da.