Zumaia-Zumarraga autobus linean aldaketak izango dira Santa Lutzi feria dela eta

Baleike 2019ko abe. 12a, 10:18
Argazkia: Urretxuko Udala

Santa Lutzi feria ospatuko dute bihar Zumarragan. Horrek eragina izango du Zumaia-Zumarraga UK06 autobus linean, geltokietan aldaketak izango direlako. 

Zumaia-Zumarraga noranzkoan, Okendoko sarbidea, Argixao eta Ospitalea izango dira geltokiak. Bertan behera geratuko dira Labeaga 14, Ipiñarrieta 2 eta Poblado Aparicio geltokiak.

Zumarraga-Zumaia noranzkoan, Ospitalea, Argixao eta Renfe izango dira geltokiak. Bertan behera geratuko dira Elizalde eta San Gregorio geltokiak.