[BIDEOA] Beñat Lizaso eta Jon Maia, buruz buru

Uztarria 2019ko abe. 12a, 09:11

Hitzordu garrantzitsua dute zapatuan Beñat Lizaso eta Jon Maia bertsolariek: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala. Donostia Arenan (Ilunbe) kantatuko dute biek, milaka bertsozaleren aurrean. Final handiaren atarian aurrez aurre jarri dira biak, eta solasean aritu dira, elkarri galderak eginez.

Kazetari paperean jarrita bota dituzte puntuak, batak besteari erantzun bitartean. Besteak beste, finalera iritsi aurreko saioez, horietan sentitutakoez, bertsolaritzan egindako ibilbideaz eta finalera iritsi aurreko sentipenez mintzatu dira. Buruz buru aritu dira Lizaso eta Maia, eta honako bideoa egin dute Uztarria Komunikazio Taldeak, Kulturaz kooperatibak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean, Mikrouhinak bideo sortarako.

Larunbateko finala 17:00etan hasiko da, eta oholtzan izango dira Agin Laburu, Beñat Gaztelumend, Jon Maia, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguarana, Beñat Lizaso eta Nerea Elustondo.