[BIDEOA] 'Queen musika eta dantza' ikuskizuna egingo da larunbatean, Aitzurin

Baleike 2019ko abe. 11a, 17:51

Queen talde britainiarraren abestietan oinarritutako dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute larunbat arratsaldean Aitzuri frontoian, 19:00etan. Sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Astindu dantza taldeak, San Pedro abesbatzak eta Dardara musika kolektiboak elkarlanean prestatu duten ikuskizuna da hau. Musikak eta dantzak bat egingo dute Freddie Mercury abeslari zuen taldearen abestiak abiapuntu dituztela. 

Bideo honetan dituzue ikuskizunaren inguruko xehetasunak.