Zesta puntako Udazken Sariko finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Tolosan

Baleike 2019ko abe. 11a, 17:35

Ostiralean jokatuko dituzte zesta puntako Udazken Sariko finalak Gipuzkoako puntista alebinek eta infantilek. Tolosako Beotibar pilotalekuak hartuko du jaialdia, 19:45etik aurrera.

Kimuen mailako partidarekin hasiko da jaialdia. Galarraga (Zumaia) eta Arrizabalaga (Danok Bat) Aiestaran (Beotibar) eta Beitiaren (Danok Bat) aurka neurtuko dira. Infantiletan, berriz, Goeneaga (Beotibar) eta Lopetegi (Donostia Jai Alai), Beristain (Danok Bat) eta Floresen (Danok Bat) aurka arituko dira.

Azaroaren 29an jokatu zituzten finalerdiak, Mutrikun. Aiestaran (Beotibar)-Arrizabalaga (Danok Bat) bikoteak 2-0 irabazi zion Watkins (Zumaia)-Otaño (Danok Bat) bikoari, alebinetan. Eta infantiletan, Beristain (Danok Bat)-Lopetegi (Donostia Jai Alai) 1-2 nagusitu zitzaion Lete (Danok Bat)-Agirregomezkorta (Danok Bat) bikoteari.

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak desberdinak izan dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.