Ardantzabideko igogailua erabilgarri dago

Baleike 2019ko abe. 10a, 14:11

Igogailua konpontzen aritu dira azken egunotan, beheko atearen sentsorea matxuratu baitzen hil honen hasieran. 

Abenduaren hasieran Ardantzabideko igogailuaren beheko atearen sentsorea matxuratu zen, eta orain arte, konponketa lanak medio, ezin izan da erabili.

Udalak jakinarazi duenez, konpondu dute dagoeneko Alde Zaharra eta Ardantzabide lotzen dituen igogailua.