Zumaiako udal baratzeak erabiltzeko eskaera egin daiteke dagoeneko

Baleike 2019ko abe. 10a, 10:43

Hilaren 17ra arte eman daiteke izena Keretxudin hutsik dauden partzelak eskuratzeko deialdian.

Zumaiako udal baratze parkean, Keretxudin, hutsik dauden partzelak eskuratzeko deialdia egin du Udalak. Interesdunek NANaren fotokopia eta 2018ko errenta aitorpena aurkeztu beharko dute udaletxean, hilaren 17a baino lehen. 

Interes talderen batekoa diren herritarren kasuan, kolektibo horretakoa izateko bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentazioa ere aurkeztu beharko da, hala nola: langabezian egotearen edo DBE jasotzearen dokumentu egiaztatzailea; aniztasun funtzionalaren dokumentu egiaztatzailea; edota, elkarbizitza-ziurtagiria eta epaitegiko sententzia.