'Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?' antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2019ko abe. 10a, 10:27

Ostiralean taularatuko dute antzezlana, Aita Mari aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatuko ditugu; ostegun goizean emango dugu saridunen berri. 

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, asteroko zozketak. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean, Pabellon 6 gazte konpainiak ostiralean Aita Marin taularatuko duen Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? antzezlanerako. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea. 

Parte hartzeko, klikatu hemen. Ostegun goizean emango dugu saridunen berri. Zorte on!