Zumaia eta Deba arteko garraioen ordutegi berria

Baleike 2019ko abe. 9a, 15:15

Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua etenda dago pasa den azaroaren 25etik Itziar inguruan izandako luizi batengatik. Ordutik bi herrien arteko garraioa autobusen bidez egiten ari dira. 

Zerbitzua berriro martxan jartzeko sei hilabete beharko direla aurreikusi du Euskotrenek, eta konpontze lanek bi milio euro inguruko kostua izango duela kalkulatu du. 

Gaurtik aurrera autobus zerbitzu honek izango duen ordutegiaren berri eman du Debako Udalak twitter bidez. Astegunetan, eguneko lehen orduetan, hiru tren berezi izango dira 07:12an, 08:12an eta 09:12an Debatik busez datozen bidaiariek Zumaian trenez Donostiarako noranzkoan bidaiarekin jarraitzeko. Debatik Bilbora bidean, berriz, bi tren izango dira orduero.

Asteburuetan, busen eta trenen arteko loturak errazteko, orduerdiro izango dira trenak Zumaia-Donostia eta Donostia-Zumaia lineatan. Zumaia eta Kukullaga (Etxebarri) arteko bidea busez egoteko aukera ere izango da asteburuetan. Hori bai, Euskotrenetik iragarri dute bus hauek trenaren geldialdi berberak egingo dituztela. Behin Kukullagara helduta, Bilbora jarraitu nahi dutenek berriro trena hartu beharko dute.