Mikel garaile Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean

Baleike 2019ko abe. 9a, 10:28

Ongizan fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Mikel erabiltzaileak.

Abenduaren 2tik 8rako astean Mikel izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria. Ongizan fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du (horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 9:00etatik 12:00etara: 943-86 15 45). 

Aste honetan, abenduaren 9tik 15era puntuaziorik altuena eskuratzen duenak Zelai talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua izango du opari. Abenduaren 16an, astelehena, emango dugu irabazlearen berri. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.