Yeregi eta Gonzalez Etxabarri bigarren sailkatu dira Mundakako Euskal Surf Proban; hirugarren izan da Izaga

Baleike 2019ko abe. 8a, 14:47

Asteburuan Euskal Surf eta Bodyboard Zirkuituko Mundakako proba jokatu da.

Asteburuan, Mundakan bildu dira Euskal Herriko surflariak eta body boardlariak. Euskal Surf eta Bodyboard Zirkuituko Mundakako proba jokatu da Bizkaiako herrian, Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta, eta emaitza onak lortu dituzte zumiarrek: Imanol Yeregi eta Janire Gonzalez Etxabarri bigarren sailkatu dira asteburuko surf hitzorduan; Andoni Izaga, aldiz, hirugarren izan da.

Mundakakoa Euskal Surf Zirkuituko azkenengo proba izateaz gain, bi probaren balioa izan du, Orruan egitekoa zen azken-aurreko proba bertan behera geratu zelako.